XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3. TESTUAK LANTZENEDUKINA ETA FORMA TESTU TEKNIKOETAN
Testu baten ulermena ziurtaturik, hots, eskema, laburpena eta izenburua finkaturik, eta kokapena egin ondoren, testuaren edukina eta formaren azterketari ekingo zaio.
Edukinaren azterketa bi alderditara bideratu behar da: alde batetik, egileak testuan adierazi dituen ideia eta kontzeptu nagusien ikerketa eta hauekiko gogoeta egin beharra dago, zein helburuz eta nolako jarreraz aurkezten diren oso kontutan izanik; bestetik, edukinen egituraketa, ordenamendua, alegia.
Honetarako, testua bera, laburpena eta izenburua aurrean izango ditugu baina, batik bat, eskema izango da gida nagusia, bertan bait dira laburbilduta testuaren ardatzak eta kontzeptu nagusiak.
Bada, horietan oinarritu beharra dago, gogoetak zuzentzeko.
Honez gain, baliagarri gerta daiteke berriz ere galderak planteatzea, alegia,
Edukinaren azalpena ez da laburpenaren moldapen bat.
Laburpena testuan egileak adierazitakoaren sintesi zuzena da, egileak jaulki bezalaxe.
Puntu honetan, ordea, ideia eta kontzeptuei buruzko gogoeta egingo da, esaten denaz gainera, esan nahi dena eta esateko moduaz ere komentario labur bat eginez.
Edukinaren azalpena ez da testuaren parafrasia ere, hau da, ezin har daiteke testua aitzakiatzat bertan esaten denari buruz
Honakoan egileak bere tesia garatzeko aukeratu duen ordenamendu mota aztertu behar da.
Hainbat egitura mota desberdin aurki daiteke: dedukzio edo indukzio bidezkoa, zirkularra, oposaketazkoa, galdera bidezkoa, errepikapenezkoa.
Hona sintesi-lauki batean adierazita:
Hasieran plazaratzen da tesia edo ideia nagusia eta, jarraian, honetatik atera daitezkeen ondorioez luzatzen da testua.
Testuan azaltzen diren ideiek tesira garamatzate, hots, bukaeran dago bildurik mezu nagusia.